XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beste ainbeste euzkerak ere.

4. Erri baten gogo-lantzea irakaskintzan asten da eratzen, bertan oñarri gotorrena dagoelako.

Orixe bera euzkal-gogo-lantzerako be.

5. Irakaskintza guziak lenengoan asten dira, mallez-mail goitueneraño eldu al-izateko.

Berbera gure irakaskintzarako ere.

6. Irakaskintza guzietan ari diranak, bakoitzak bere izkuntzaz oldozten du.

Gurean ere orixe bera egitera eldu bear dugu.

Gurean gaur, batzuen batzuek, bearra dan bide luzea ibilli gabe, jauzi batez bezela goiko gaietarako erabilli nai dute gure euzkera.

Geron ustez ori okerra da ta gure izkuntzarentzat gaur ori goizegi ibiltzea da.

Geron ustez, lenago, lenengo irakaskintza da ongienik eratu ta antolatu bear dana, guziaren oñarritzat artzean.

Irakaskintza ortan eta gero urrengoetan ere, erabiltzeko diran itzen zentzuna tinkotu egin bear da, euzkeraz eta euzkal-zentzunez ertsiki tinkotean, ots, itz bakoitzaren esan-naia euzkeraz emateko.

Geron iduriko, ori da ezinbesteko baldintza lan egokia egin al-izateko, euzkera indartzeko ta egiazki gure euzkal-gogo-lantzea burutzeko.

Jakiña, ori oraindik eztaukagun euzkal-iztegia egitea izango litzake, irakaskintzaren baranoan bederen.

Eta orra nola agertzen zaigun ezinbestekoa dan lan aundiaren bearra.

Eztugu ulertzen, gurean, oindiño nola asi eztan lan ori egiten; ori egin ezik, alperrik izango dugu beste guzia; ta erderakadaen bitartez eratu nai-izango dan guzia aldiñik gabeko lana izango da, ta oso deitoragarriak ortarako erabilliko diran lan eta aldi guziak, guztiz alperrik galduta izango diralako.

Ori egiten dan bitartean, bide onean sartuko ez geran arte, ikus eta azter ditzatela gure ikastoletan lanegiten ari diran guziek; eta al-izango dutenen arauz beren lanari bederik norabide ona eman dizaiotela; beti ondo gogoratzean, alde guzietan bezela, gurean ere gure euzkerak bakarrik euzkal-gogoari eutsi al-izango diola; gure irakaskintza guziak, lenengoan, ots, ikastoletan, egiazko oñarria daukala; euzkeraren esker euzkeraz ere oldozten al-izango dugula, ta oso bearra zaigula berez orrela oldoztea; ta gaiez-gai gure itzen esan-naia euzkeraz be tinkotu egin bear dala, egiazko euzkal-iztegia euki al-izateko.

Guzti orrezaz gogoratzean, ongi esan dezakegu, gure ikastolak, egitan, oñarritzat artu bear ditugula.